Lehendakariren agurra
Lagun eta kide agurgarriak
Jakingo duzuen moduan, ekainaren 3tik Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazio honetako presidente kargua hartu dut.
Erronka izateaz gain, batez ere ohorea da kirol arloko talde honen ordezkari izatea, izandako arrakasten ondorioz miretsia, historia handikoa eta etorkizun itxaropentsua baitu; horrez gain, harrotasunez jarraituko dut aurreko presidenteek hainbeste urtez egindako lana: Manu Aguirre Aguirre eta José Juan López Rekarte, oso altu utzi baitute maila.
Nire ilusioa partekatu nahi dut zuekin, eta ahal den giza talde onenarekin lan egingo dudala ziurtatu nahi dizuet, gure erronka eta asmo guztiak garatzeko. Horrez gain, gogor lan egingo dugu kirolari, teknikari, epaile eta familia handi honetako kide guztiok onenen artean lekutxo bat, merezi duguna, izan dezagun.
Jaso ezazue agur beroa, eta zuen esanetara naukazue.
Adeitasunez.
Donostian, 2010eko ekainaren 7an
Sergio Bello Celis - Presidentea
Judoaren historioa
Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioa eratzea
Kirolaririk nabarmenenak
In memoriam