Judoaren historioa Euskadin II
Judo eta Kirol Elkartuen Federazioa eratzea
Pasai Antxoko (Gipuzkoa) Zumalakarregi kaleko Notaritzan eta Pilar Chofre Oroz andrearen, Iruñeko Elkargo goreneko notarioaren (Donostiako barrutia) aurrean, mila bederatziehun eta laurogeita seiko martxoaren hogeita bostean, Euskadiko hiru lurralde federazioetako ordezkariek Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioa sortzeko Eratze Akta izenpetu dute.
Euskadiko hiru lurralde historikoetako judo federazioak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako klubak Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioaren kide eratzaileak dira.
Arabako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioa. Ordezkariak:
- Alfonso Bayo Uncilla Jn, Arabako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko presidentea
- Julio Poncela Ruiz de Azua Jn
- Gerardo Poncela Ruiz de Azua Jn
- Aikido Club Niño Jesús, Adolfo Garrido Albos Jn
- Arabako Aikido Kluba, Ignacio Irazabal Arrieta Jn
- Subak gimnasioa, Elena Angulo Tobalina And
- Aikido Miguel de Cervantes, José Ramón Loma García Jn
Bizkaiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioa. Ordezkariak:
- José Maria Arranz Carabias jauna, Bizkaiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko presidentea
- Gerardo Juan Gabino Toro Arrue Jn
- Tomas Martínez Andrés Jn
- Mazarredo gimnasioa, José María López de Echevarria Jn
Gipuzkoako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioa. Ordezkariak:
- Miguel Aranzadi Aizpurua Jn, Gipuzkoako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko presidentea
- Manuel Maria Aguirre Aguirre Jn
- Oscar José Luís Murillo Pérez Jn
- Ibai gimnasioa, Manuel Maria Aguirre Aguirre Jn
- Sakura gimnasioa Kluba, Oscar José Luís Murillo Pérez Jn
- Anaka Judo Kluba, Juan José Etxebeste Ugarte Jn
- Shiai Judo Kluba, Francisco Javier Madina Ayerbe Jn
Euskadiko lurralde federazio horietako bakoitzeko ordezkariak Batzorde Kudeatzaile gisa eratu dira. Hau izango da Batzordea:
- Presidentea
- José Maria Arranz Carabias Jn
- Presidenteordea
- Miguel Aranzadi Aizpurua Jn
- Presidenteordea
- Alfonso Bayo Uncilla Jn Gerardo Juan Gabino Toro Arrue Jn Tomas Martínez Andrés Jn Manuel Maria Aguirre Aguirre Jn Oscar José Luís Murillo Pérez Jn Julio Poncela Ruiz de Azua Jn Gerardo Poncela Ruiz de Azua Jn
Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazio hori osorik eratu aurreko aldian eta federazioetako lehen hauteskundeetarako deialdiak eta hauteskundeak egiten diren bitartean, Batzorde Kudeatzaileko presidente gisa jardungo du Jose M. Arranz Carabias jaunak, era berean Bizkaiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko presidentea ere badenak.
1987ko hirugarren hiruhilekoan ireki zen federazioko hauteskundeetarako lehen epea eta 1988ko urtarrilean egin ziren Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioko Batzar Orokorra eta presidentea aukeratzeko bozketak. Batzordekideen gehiengo osoarekin aukeratu zuten Manuel María Aguirre Aguirre jauna eta 1995. urteko maiatzean dimisioa aurkeztu zuen arte bete zuen presidente kargua.
1995eko uda horretan, José Juan López Rekarte jauna aukeratu zuten aurreko presidentea ordezkatzeko, eta egun presidentea da oraindik ere.
Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioak berezko lokalik ez zuenez eta Eibarko Udalarekin adostutako hitzarmenari esker, lehen egoitza Ipurua kiroldegian finkatu zuen. 1992. urtean, Federazioko idazkaritza Irun udalerrira igaro zuen judo zaletua zen kirolari batek, Luis López Ezkerra jaunak, doan utzitako lokal batzuetara. 1997ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzaren Kirolen Zuzendaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena adostu ostean, Gipuzkoako Euskal Federazioak Anoetako Txuri-Urdin izotz-jauregian (Donostia) pilatu eta kokatu zituen. Gainera, Gipuzkoako kirol federazioen egoitzen lokalak birgaitu zituen. Egoitza horiek Anoeta Estadioko beheko eremura igaro dituzte.
Kirolaririk nabarmenenak