Judoaren historioa Euskadin

Judoaren hastapenak Euskadin

Jigoro Kano

Euskadin Judoak izan zituen hastapenak joan den mendeko 50eko hamarkadan topa ditzakegu. Bilbon, Javier Martínez de Retana, Jose A. Martin Torralba, Victor Gaspar Cortina, Tomás Martínez de Andrés, Gregorio Poderoso eta beste batzuk, eta Donostian Gomendio anaiak, Mariano Larrandia, Antxon Larrañaga, Enrique Cuchy, Pedro Gómez, Ramón Arregui, Angel Monreal eta Rafael Laguna izan ziren beste batzuekin batera, judoa Euskadin sartzen eta garatzen lagundu zutenak, beren lurraldeetan klubak eta gimnasioak sortu baitzituzten.

Data haietan, 50eko hamarkadaren erdialdean edo amaieran, eratu zituzten Bizkaian Bilboko Judo Kluba eta Arranz, Gaspar eta Martinez DonostianGaspar Judo Kluba (egun, Shin Gui Tai dena) eta Gipuzkoan Donostiako Judo Kluba. Klub horiek eta bertako kirolariak Borrokako lurralde mailan zegozkien federazioetako kide ziren hasieran. Federazio haietan gure kirola, judoa, biltzen zuen Arte Martzialen atala egon ohi zen.

Judo munduko aitzindari haiek kirol hura hedatzeko egin zuten lan bikaina eta tokiotan ezaguna ez zen kirol berri haren erakargarritasuna zirela eta, orduko gimnasio eta judo areto gutxiak ekialdeko kirolen ospe mistiko-filosofikoaren ondoren iritsitako modalitate horretako kirolariz bete ziren.

60ko hamarkadaren hasieran, Tomás Martínez Andrések Gasteizen txertatu zuen kirol arloko jarduera eta modalitate hori eta handik urtebetera edo urte eta erdira gutxi gora behera, Julio eta Gerardo Poncela anaiek (maiz joaten ziren Bilbora Gaspar Klubean entrenatzera) Gasteizko Judo Kluba inauguratu zuten apartak ziren eta garai hartarako eta judoan jarduteko oso ondo egokituta zeuden instalazioetan. Hura izan zen Gasteizko eta Arabako lehen kluba. Hasierako etapa hartan, gainera, Gregorio Poderososek Santurtziko Aikido Judo Kluba zabaldu zuen arte martzialen edo borroka arteen kirol modalitate berria eskainiz.

Bizkaiatar taldea SantanderrenEspainiako estatu mailan, gure kirolak, judoak, izan zuen gorakada zela eta, 1965. urtean, Gorputz Hezkuntzako eta Kiroletako Nazio baitako Ordezkaritza zenak emandako xedapenaren bidez, Borrokarako Espainiako Federaziotik emantzipatu eta Judoko eta Kirol Diziplinetako Espainiako Federazioa sortu zuten, eta horren ondoren, baita probintzia eta lurralde mailako federazioak ere.

Data haietatik hasita eta 60ko hamarkada amaierarako, klub aitzindariek aukera berriak sortu eta tatamietatik atera ziren elementu berriekin (gehienak gerriko beltzak ziren eta GHINen -Gorputz Hezkuntzarako Institutu Nazionala- lankidetza aktiboarekin helburu horietarako antolatutako ikastaroetan Federazio Nazionalak emandako entrenatzaile titulua zuten eta garai hartako Gorputz Hezkuntzako eta Kiroletako Ordezkaritza Nazionala izeneko erakundeak aitortuta zituen), klub eta gimnasio berriak eratzen eta sortzen hasi ziren Euskadi osoan pixkanaka. Garai hartan eratutako klub eta gimnasioen artean, hauek aipatu behar ditugu: Bizkaian, Yamagata gimnasioa (J. Martínez de Retana), Getxoko Judo Kluba (Tomas Martínez); Gipuzkoan, Donostiako Sakura Kluba (Angel Monreal-A. Larrañaga), Atotxa gimnasioa (Ramón Arregui), Eibarko Kalamua gimnasioa (Manu Aguirre), Irungo Maki-Wara gimnasioa (Ubeda-Lavado), Errenteriako Arin Bide gimnasioa, egun Sayoa izena duena (López Rekarte-Miguel A. Larrañaga). Haiek guztiak izan ziren judoak gure herrialdean izan zuen hedapen berriaren eragileak.

Borroka Federaziotik emantzipatu ostean eratu ziren Judoko eta Kirol Diziplinetako federazio berriek gure probintzia guztietan egin zuten lan eta haien baitan daude honako kirolak: Karatea, Taekwondoa, Aikidoa, Wu Shua eta beste batzuk. Lehen bi kirol horiek 70ko hamarkadaren amaieran edo 80ko hamarkadaren hasieran Judoko Federazio Nazionaletik emantzipatu eta nazio baitako eta autonomia mailako beren kirol federazioak eratu zituzten.

Bizkaian, 1960. urtean eta Gipuzkoan 1971. urtean, txapelketa nazionalak egin zituzten. Horrez gain, egun zutik dagoen Donostiako Gaska Udal Kiroldegian egin zuten Euskadin egindako gizonezkoen banakako azken Espainiako txapelketa absolutua.Espainako txapelketa

1972. urtean, Irungo Urantzu pilotaleku zaharrean egin zuten Emakumezkoen Judoko Espainiako lehen txapelketa. Hura izan zen emakumezkoen judo kolektiboa txapelketen munduan sartu zen lehen aldia. Handik hogei urtera, 1992. urtean, Alacanten bizi zen Valladolideko Mirian Blascok eta Almudena Muñoz valentziarrak urrezko domina olinpikoak eskuratu zituzten. Beijin 2008n izango da lehian Portugaleteko Leire Iglesias, Joko Olinpikoetan izango den Euskadiko lehen emakumezko judoka. Hogeita hamasei urte baino ez dira igaro.

Euskal kirolariek, 70ko eta 80ko hamarkadetan, nazio baitako taldeei ekarpen ugari egin zizkien Judoko eta Kirol Diziplinetako Euskadiko Federazioa eratu arte: Gerardo Poncela, Josean Arruza, José Díaz, Miguel Aranzadi, Fernando Murillo, Gerardo Toro, Alfonso García, Carmen Solana, Teresa Ortega, Julen Idarreta eta Fernando Blas, besteak beste.

Bizkaia en 1961 y Gipuzkoa, consiguen el Campeonato Nacional Absoluto por equipos de federaciones provinciales y territoriales, ésta última en el año 1981 en Madrid, ante las poderosas Federaciones Territoriales Castellana, Catalana, Valencia y otras.

1961. urtean Bizkaiak eta 1981. urtean, Madrilen, Gipuzkoak probintziako eta lurraldeetako federazioetako taldeen Txapelketa Nazional Absolutua eskuratu zuten Gaztelako, Kataluniako eta Valentziako lurralde mailako federazio indartsuen aurrean, besteak beste.

Garai hartan hasi ziren Euskadiko Federazioak hizketan eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lurralde historikoetako lau federazioen arteko ekintza bateratuak bideratu zituzten (konfederazio moduan egin ohi diren jarduerekin).

1979ko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, 36. epigrafeko 10 artikuluan, "Kirola Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntza esklusiboa" dela ezarri zuen.

Hori guztia zela eta, Eusko Jaurlaritzak, Kirol arloaren ardura duen Kultura Sailaren bidez, 1981, 1984, 1985 eta 1986 urteetan legeak, aginduak eta dekretuak argitaratu zituen. Horiek arautu zuten kirol federazioen funtzionamendua eta eraketa Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan.

Indarrean zegoen legeria betez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beren lurralde federazioetan barneratuta zeuden judoko eta kirol elkartuetako kluben, teknikarien, arbitroen eta kirolarien kolektiboak Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioaren Eratze Akta izenpetu zuten. Prozesu hori 1986ko martxoaren 25ean amaitu zen.

Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioa eratzea